Zegama-Aizkorri lasterketaren XIX. edizioa ekainaren 6ko asteburuan egitekoa zen, eta duela gutxi bertan behera utzi genuen, osasun-agintarien, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren jarraibide eta gomendioei jarraituz.
Hala ere, eta 2020ko Zegamako edizio birtualarekin bezala, antolatzaileok Zegama-Aizkorri 2021 desberdin eta seguruaz gozatzeko aukera eman nahi dizuegu mendia maite duzuenoi. Uztailaren 1etik hasita, egunero 50 dortsal jarriko ditugu salgai euskal proba mitikoa korritu eta sailkapen ofizialetan sartu nahi dutenentzat. Aurtengoan Open Trail Races aplikazioa erabiliko dugu horretarako. Erronka berezi honetan parte hartzen dutenek irailaren 30era arte izango dute erronka osatzeko aukera. Etapaka edo segmentuka ere osatu ahal izango da ibilbidea, modu lasaiagoan egin nahi dutenentzat.
2021ean ezin izango duzu lasterketaren esperientzia bizi, baina Zegaman korrika egin eta lehiatzearen zirrara bizi ahal izango duzu!