Zegama-Aizkorri Virtual Zegama-Aizkorri Virtual

Zegama-Aizkorri Birtuala

Zegama-Aizkorri 2021era arte atzeratu behar izan zuten, baina Salomonen ezin genuen pentsatu Zegamarik gabeko urtean.

Lagunduko diguzu magia bizirik mantentzen?

Nola?

Salomonek eta Zegama-Aizkorriko antolakuntzak uko egiten diogu 2020ko ediziorik gabe geratzeari, birtuala izan behar badu ere. Zegamako magia bizirik mantentzen lagunduko diguzu?

42 kilometroak 10 egunetan egitea proposatzen dizugu. Zuk erabakitzen duzu zein distantzia egiten duzun irteera bakoitzean eta zenbat egunetan osatuko duzun ibilbidea. Egun bakar batean? Animo eta zorte on.

Entrenamendu bakoitzaren distantziak erregistratu beharko dituzu gure webgunean 42 km-ra iritsi arte (ez da beharrezkoa desnibel metatua kontuan hartzea). Bete ondoren, finisher diploma pertsonalizatua jasoko duzu eta... 2021eko ediziorako dortsal baten zozketan sartuko zara!

Zegama-Aizkorri birtualean parte hartzeko eta 2021eko dortsalaren zozketan aukera izateko, urrats hauek eman behar dituzu:
 

  1. Erregistratu eta jaso zure izena duen dortsal pertsonalizatua.
  2. Erregistratu ondoren, zure profilera sartzeko aukera izango duzu. Bertan, zure jardueren erregistroa eskuz igo ahal izango duzu.
  3. Ibilbidean aurrera egin ahala sari birtualak jasoko dituzu, motibatuta egoteko eta sare sozialetan partekatu ditzakezu.
  4. Osatu 42km-ak behar beste saiotan, baina 10 eguneko mugarekin.
  5. Ibilbidea osatzen duzunean, email bat jasoko duzu zure diplomarekin, eta 2021eko edizioko dortsalaren zozketan sartuko zara. Horretarako, zure diploma Instagramen partekatu beharko duzu #ZegamaDesdeCasa hashtag-arekin, eta @salomon.spain eta @zegamaaizkorri kontuak jarraitu.
  6. Eta maiatzaren 24an, 2020ko edizioa egin behar zen egunean, prestatzen ari garen Live berezian ikusiko dugu elkar. Sorpresak egongo dira eta dortsalaren zozketa egingo dugu zuzenean. 18:00etan konektatu gurekin SalomonES eta ZegamaAizkorriko facebookean eta gure youtube kanalean. Ezin duzu galdu!
Image Image

FAQS

Behin ekitaldian erregistratuta, zure profilaren espaziora sartzeko aukera izango duzu, eta bertan "Nire Jarduerak” izeneko atal bat aurkituko duzu. Bertan, zure aurrerapena apuntatu ahal izango duzu, baita egiten dituzun track-en esteka erantsi ere.
Ez da beharrezkoa. Zegama-Aizkorri birtuala ez da ekitaldi lehiakorra, beraz, ez da derrigorrezkoa GPS gailu batean erregistratutako tracka eranstea. Egindako distantzia eskuz sar dezakezu. Gure asmoa lehen entrenamendu eta mendi irteera hauetan motibatzen lagunduko dizun ekimena izatea da.
10 egun dituzu ibilbide osoa osatzeko eta 2021erako dortsal baten zozketan sartu ahal izateko.
Noski! Hori lortzeko indar eta forma fisiko egokiarekin bazaude, aurrera. Zorte on.
Ez, distantziarena bakarrik, baina 2736 metroko desnibel positiboa osatzea erronka ona izan daiteke eta zutaz oso harro egongo gara.
Osatu Zegama birtualaren ibilbidea maiatzaren 24a baina lehen. Jaitsi finisher diploma. Elkarbanatu ezazu Instagrameko zure horman #ZegamaDesdeCasa hashtagarekin eta jarraitu @salomon.spain eta @zegamaaizkorri- ren kontuak.

Zozketa zuzenean egingo da hilaren 24an kanal hauetan ikusi ahal izango den Live-an: Facebooken (Zegama Aizkorri eta SalomonES) eta Youtuben (Zegama Aizkorri eta Salomon Spain).